Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Egoitzak ateak ireki ditu berriz. Irekiera-ekitaldia atzo goizean egin zen, eta han izan ziren Go-tzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, adinekoen egoi-tzaren juntako kideak, baita Nagusilan Elkarteko ordezkariak ere. Larrarte zinegotziak azaldu zuenez, azken hilabeteotan “irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko lanak egin dira eraikinean”. Taberna zerbitzua oraindik erabili ezin bada ere, etorkizun batean ireki dadin lan administratiboak aurrera doazela argitu zuen zinegotziak. Beheko solairuan espazio berriak egokitu dira, eta altzariak berritu. Gainera, eraikin osoa goitik behera lotzen dituen igogailua ere estreinatu zen atzo. Urtarrila bitarte Adinekoen Egoitzaren kudeaketa Udalak eramango du, eta ordutik aurrera Juntako kideak izango dira arduradunak, Udalaran laguntza ekonomikoarekin. – J.G.