Beste urte batez, ikasturte berriarekin batera, Legorretako Udalak kirol ikastaro batzuk prestatu ditu, herrian bertan aurrera eramateko: pilates goizez, pilates arratsaldez eta yoga. Ikastaroak urte guztirako antolatu dira.

Pilates goizez, astelehenetan eta asteazkenetan, 8.30etik 9.30era bata, eta 9.30etik 10.30era bestea izango da. Urriaren 17an hasi eta ekainaren 14an bukatu da. Arratsaldez, berriz, astearte eta ostegunetan, 18.15etik 19.15era izango da. Urriaren 18tik ekainaren 15era bitarten. Kostua hilean 40 eurokoa izango da.

Yoga ikastaroari dagokionez, astelehenetan, 17.00etik 18.30era eskainiko da saioa, urriaren 17tik ekainaren 12ra arte. Hilean 35 euroko prezioa izango du ikastaroak.

Izen-ematea kultur etxera bertara joanda egin daiteke, edo Internet bitartez kultura@legorreta.eus helbidera idatzita.