Gipuzkoako Albokazaleen Topaketa ospatuko da Errenterian
Azken bi urte hauetan ez dira Hernanin alboka topaketak burutu pandemiaren eraginez, baita beste aldaketa batzuen ondorioz ere. Gauzak horrela, Albokazale Bilguneak urriaren 8an, Errenterian, Gipuzkoako I. Alboka Topaketa antolatzea erabaki du.
Herri Arte Eskolan badira bi urte alboka ikastaroa eskaintzen dela; hortaz, musika eskolak astean zehar egitarau pedagogiko oparo batekin babestuko du topaketa.
Lehenengo ekitaldia astelehen honetan burutu zen. Galdakaoko Andramari euskal dantza taldetik etorritako dantza maisu-maestren eskutik alboka errepertorioan oinarritzen diren Arratiako jota eta porrusalda ikasteko saioa eskaini zuten. Ikastaro hau ostiralean errepikatuko dute 17.00etan Herri Arte Eskolan.
Ostegunean Niessen auditorioan 19.00etan herritar guztiei zabalduriko alboka kontzertu didaktikoa eskainiko da, bertan instrumentuaren berezitasun eta bilakaera historikoa ezagutu ahalko direlarik.
Ostiralean, berriz, 17.00etan Oiartzungo Soinuenea museora bisita burutuko da bidegorria baliatuz joan-etorria egiteko (izen-ematea eskolako web orrialdean).
Azkenik, urriaren 8an egun osoko egitaraua deitu du Albokazale Bilguneak, batzarra, goiz eta arratsaldeko kalebuelta eta bazkaritarako aukera zabalduz.
Temas
Más en Bertan
-
Los gigantes de Bergara se pasan al cuento para prevenir el consumo de tabaco
-
El PNV propone rebautizar el polígono Pagatza como 'Patxi Basauri', en honor al exalcalde elgetarra
-
Hernani ofrece un curso de actividad física a las cuidadoras
-
Nueva campaña de bonos de compra en bares, comercios y empresas del sector de servicios de Azpeitia