Síguenos en redes sociales:

Astigarraga: Santio Zeharra bihar itxiko dute asfaltatzeko

Astigarragako Donostia ibilbidea kotxerik gabe utzi beharko da asteartean hiritartze lanak egiteko

Santio Zeharrako bihurguneak zabaltzeko lanak duela aste batzuk hasi ziren. Astigarragako Udaletik jakitera eman dutenez, lanak amaitzear daude, asfaltatze lanak besterik ez dira falta.

Horregatik, Santio Zeharran, lanean ari diren lekuan, errepidea itxiko da bihar. Itxita egongo da urriaren 7ko 8.00ak arte. Beraz, egun horietan ezin izango da bide horretatik Santiagomendira igo.

Donostia ibilbidea

Bestalde, Udaletik aurreratu dutenez, Donostia ibilbideko hiritartze lanak ere datorren astean hasiko dira, asteartean, hain zuzen; baina errepidea ez da urriaren 10era arte itxiko.

Asteartean prestaketa lanak hasiko dira, eta horretarako hutsik utzi behar dira pabiloien aurrean dauden aparkalekuak eta erdialdekoak.

Beraz, asteburuan gune hori balizatuko dute autoak bertatik kentzeko.