Ekintzailetza arloan ekonomia sozial eta kooperatiboaren balioa nabarmentzeko ekintzak jarriko dira martxan Urola Garaia Mankomunitatean hurrengo hilabeteetan, onartutako plan estrategikoari erantzunez. Irailaren 27an, datorren asteartean, UGKoop programari emango zaio hasiera. Bost tailer egongo dira.

Hilaren 27ko saioaren izenburua Ekonomia Sozial Eraldatzailea eta kooperatibismoaren oinarriak da, urriaren 11koa Tokiko garapen eraldatzailea, lurralde bizigarriak sortzeko bidea, urriaren 25ekoa Harremanak, sare komunitateak eta marketin komunitarioa, azaroaren 8koa Talde kudeaketa eta antolaketa parte-hartzaile, inklusibo eta demokratikorako tresnak azaroaren 22koa Bizigarritasuna eta bideragarritasuna ekimen kooperatibo eta komunitarioetan.

Saioak Sortzen enpresa gunean (Urretxuko Mugitegi industrialdeko 18. pabiloia) izango dira, 16.00etatik 19.30era. Uggasa garapen agentziaren webgunean eman behar da izena. Ez da derrigorrezkoa saio guztietan izena ematea.

Informazio gehiago behar izanez gero, aamenabar@uggasa.eus helbide elektronikora idatzi behar da edo 943 725 831 telefono zenbakira deitu.

Helburuak

Egitasmo hau Uggasa eta Biziolaren arteko elkarlanari esker atera da aurrera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa du. UGKoop-ek bi helburu ditu: egitasmo berriak martxan jarri nahi dituzten herritarrei formazioa ematea eta ideiak lankidetzazko proiektu batean gara-tzen laguntzea. Dagoeneko jarduera bat burutzen dutenei ere beraien jarduera hobetzeko eta profesionalizatzeko formazioa eta babesa emango zaie. – A.Z.