Haur eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultza-tzeko irakurketa taldeak jarri zituzten martxan udaberrian Oiartzungo Manuel Lekuona udal liburutegiak eta 1545 argitaletxeak. Izandako harrera ikusita, ikasturtea hasteko bi saio antolatu dituzte. Xabi Salaberria Gonzalez, 1545 argitaletxeko kidea, izango da gidaria.

Lehenengo saioa gaur izango da. Malen Etxebeste Lekuonaren Zergatik nago mundu honetan? ipuina irakurri eta gaiaren inguruan hitz egingo dute idazlearekin batera. LH 5-6 eta DBH 1eko gaztetxoentzat izango da saioa. Hurrengo hitzordua 26an izango da txikiagoentzat. – A.M.