Aldaketak egin dituzte Azkoitiko bus urbanoaren ordutegian
Moldaketekin garraio zerbitzua DBHko ikasleek dituzten ordutegi berrietara egokitu da
Hasi berri den ikasturte honetan Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko DBHko ikasleek ordutegi berria dutela ikusita, Udalak zenbait aldaketa egin ditu Urbanoaren ordutegian, beti ere, “ikasleek dituzten ordutegi berrietara egokitu ahal izateko”.
Udaletik azaldu dutenez, “pandemia aurretik DBHko ikasleak 9.00etan sartzen ziren eskolara eta pandemia ondoren 8.00etan”.
Hala ere, aurtengo ikasturtean sarrera ordutegia 8.30ean dute eta horregatik haiek erabiltzen duten autobus linea 7.55ean aterako da Ipintzatik: “Urbanoak ohiko ibilbidea egingo du baina ez du geldialdirik egingo Liburutegian eta Julio Urkixo 8-an”. – J.L.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar, Aretxabaleta y Soraluze se calan la txapela de campeones en el Torneo de Pelota de la Cuenca del Deba
-
La biblioteca de Dunboa de Irun celebra esta semana unas jornadas culturales
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron