Síguenos en redes sociales:

Oiartzunek Elizaldeko frontoia margotu du

Ekipamenduan sare berria jarri da eta Elorsoro kiroldegi ondoko jolas-parkeko lurra ere berritu dute

Oiartzunek Elizaldeko frontoia margotu du

Oiartzungo Udalak jakitera eman duenez, azken asteetan hainbat mantenu lan eta hobekun-tza egin ditu herrian.

Udaletxetik aditzera eman dutenez, Oiartzungo Udalak Elizalde eskolako frontoian margoketa lanak egin ditu. Konkretuki, azaldu dutenez, paretak txukundu eta lurreko marrak margotu dira. Frontoian sare berria ere jarri da. Lan hauek 8.800 euroko aurrekontua izan dute.

Gainera, Elorsoro kiroldegi ondoko jolas-parkeko lurra berritu du. 5.600 euroko aurrekontua izan du lan honek.