Goierri kirol elkartearen mendi sailak Pirinioetara irteera antolatu du hilaren 23, 24 eta 25erako. Lehenengo egunean Bareges-era joango dira eta Coubous eta Nere-Hourguette de Mounicot lakuak bisitatuko dituzte. La Glere aterpetxean lo egingo dute. Bigarren egunean Pic Neouville igoko dute eta hirugarrenean, beriz, Touren de Neouvielle.

Parte hartu nahi dutenek Goierri elkartean eman behar dute izena: asteazken eta ostiral honetan, 19.00etatik 21.00etara. Bestela, 629 540 579 (Dani) eta 628 569 324 (Jaione) zenbakietara deitu daiteke. 60 euro ordaindu behar da. Autobusa 6.00etan irtengo da, Jose Mari Lasa plazatik. – A.Z.