2021ean sortua, Arantzazulab Gobernan-tzaren Berrikuntzan erreferentzia zentro gisa kontsolidatu da, gizarte berrikuntzan zubigile eta katalizatzaile bilakatuz. Ezagutza berria eta egiteko modu berriak gara-tzeko ekintzak sustatuz eta dinamizatuz, Aran-tzazulab-en gizarte berrikuntza kontzeptu batekin lotzen da: Lankidetzazko Gobernantza. Gobernuen eta gizarte zibilaren arteko harreman eta lankidetza modu berriak ezartzean oinarritzen da lankidetzazko gobernantza, agenda berri bati aurre egiteko. Arantzazuko Gandiaga Topagunean kokatua, agenda publikoan herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzen ditu.

Inauguratu eta urte betera, ekimen esangura-tsuak ditu abian bere hiru lan ildoen baitan: Ikerketa, Esperimentazioa eta Dibulgazioa. Ikerketa arloan, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin lankide-tzan, Ikerketa Elkargunea du abian. 40 ikertzailetik gora parte hartu dute ikerketa kooperazioa egiteko espazio berritzaile honetan, eta 2022ko ikerketa programako esparruak lehenetsi ditu: Lankidetzazko Gobernantza eta Demokrazia. Hau guztia gutxi balitz, Arantzazulab-en Thinkers in Residence programako lehen edizioan, eraldaketarako behar diren aktore, rol eta baldintzak aztertzeko eta ulertzeko ikertzen ari dira. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz estrategiaren baitan, Lurraldeko Lankidetzazko Gobernantzaren mapa osatzen ari da udal eta tokiko erakundeen alor honetako ibilbidea eta jarduera sakonean ulertuta, gerora beraien arteko saretze prozesuaren oinarriak jartzeko. Ikerketari lotua, nazioarteko sareetan posizionamendua ere landu da mundu mailako erakunde eta laborategiekin. Hala nola, Australia, Kanada, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Norvegia eta Alemaniako hainbat erreferentziazko eragileekin erlkarlaneko proiektuak abiatu ditu.

Esperimentazioaren alorrean, modu berri-tzailean eta ikuspegi eraldatzailearekin esperimentatzeko ekimen esanguratsuak martxan jarri ditu. Aipagarriak dira Tolosako Udalarekin zein Gipuzkoako Foru Aldundiarekin abiatutako Herritarren Batzarrak. Batetik, Lankidetzazko Gobernantza herritarrekin praktikan jartzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duen Gipuzkoako Herritarren Batzarra garatzen ari da TMeLab-ekin lankidetzan. Egitasmo honek landa eremuaren babesa eta klima larrialdia uztartuko ditu, klima larrialdiari aurre egiteko nekazal jarduerak izan behar duen papera balioan jarrita. Bestetik, Gipuzkoako egitasmoarekin batera, Arantzazulab-ek, Tolosako Udalarekin eta OCDE/ELGA erakundearekin batera, Tolosan beste Herritarren Batzarra abiatu du, eta egun hauetan tokiko zein nazioarteko hainbat eragilerekin batera demokrazia deliberatiboa instituzionalizatzeko ikasketa saioak egin ditu. Bestetik, esperimentazioa esparruaren baitan, uztailean Euskal Herriko kosorkun-tza ekosistemak urrats berriak emango ditu Arantzazulab-en gidaritzapean. Ikaskuntzarako, elkar-ekintzarako eta esperimentaziorako elkargune honek 30 gizarte berrikuntza eragiletik gora erakarri ditu, eta elkarlana ardatz, bi proiektu martxan ditu.

Dibulgazioari dagokionez, ikerketaren zein esperimentazioaren bidez garatutako ezagutza gizarteratzeko xedez, gizarte erronken ulermenean sakontzeko, ezagutza berria zabaltzeko eta herritarrei helarazteko 25 foro eta kongresutan parte hartu du Arantzazulab-ek, eta Unibertsitate ezberdinetan 15 formakuntza programa (master eta gradu) eman ditu. Nabarmen-tzekoen artean, Gizarte Berrikuntzan Formakuntza exekutiborako Erasmus + programa koka daiteke. Ekimen hau diseinatzen eta koordinatzen ari da Europako ondorengo lau unibertsitaterekin batera: Osloko VID unibertsitatea, Alemaniako Heilderberg eta Trier unibertsitateak, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Agirre Lehendakaria Center (EHU/UPV)