Oiartzun ibaian eta herriko erreketan garbiketak egin ditu Oiartzungo Udalak azken asteetan. Maiatzean bereziki Altzibar eta Iturriotz inguruak garbitu ziren eta ekainean, Talaia poligonoko eta Mamut atzealdeko eremuak.

Guztira, 1.010 kilo hondakin bildu dira bi hilabete hauetan egindako garbiketetan; tartean 91 plastiko botila, 43 kristalezko botila, 178 lata, 43 kilo plastiko, 81 kilo arropa, 664 toallatxo eta baita hiru erosketa gurditxo ere.

Udalaren hitzetan, “berebiziko garrantzia du ibai-erreka bazterrak garbi mantentzeak, itsasora iristen diren hondakinen %80 ibai-erreka eta lurreko natur guneetatik iristen baitira”.