Oiartzunek 1.010 kilo hondakin jaso ditu ibaietan
Azken bi hilabeteetan, Udalak Altzibar, Iturriotz, Talaia poligonoa eta Mamut ingurua garbitu ditu
Oiartzun ibaian eta herriko erreketan garbiketak egin ditu Oiartzungo Udalak azken asteetan. Maiatzean bereziki Altzibar eta Iturriotz inguruak garbitu ziren eta ekainean, Talaia poligonoko eta Mamut atzealdeko eremuak.
Guztira, 1.010 kilo hondakin bildu dira bi hilabete hauetan egindako garbiketetan; tartean 91 plastiko botila, 43 kristalezko botila, 178 lata, 43 kilo plastiko, 81 kilo arropa, 664 toallatxo eta baita hiru erosketa gurditxo ere.
Udalaren hitzetan, “berebiziko garrantzia du ibai-erreka bazterrak garbi mantentzeak, itsasora iristen diren hondakinen %80 ibai-erreka eta lurreko natur guneetatik iristen baitira”.
Temas
Más en Bertan
-
Eibar, de las ruinas de la Guerra Civil a los ‘gloriosos’ años 60 cuando era conocida como la cuarta capital de Euskadi
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras