Síguenos en redes sociales:

Xaguxatarren ibilbidea balioan jartzeko liburuxka kaleratu dute

Xaguxatarren ibilbidea balioan jartzeko liburuxka kaleratu dute

- "Gizakiak ingurugiroa nola aldatzen eta moldatzen duen azaltzeko eta herriko natur baliabideak balioan jarriz, Azpeitia ezagutu eta bizitzeko", Udalak Xaguxatarren Ibilbidea sortu zuen 2020an. Orain, bi urte beranduago eta igandean ospatuko den Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Udalak ibilbide horren natur baliabideak balioan jartzeko liburuxka kaleratu du.

Argitalpenaren egilea Alain Sorazu biologo eta ilustratzaile zientifikoa da eta bere lanak "hezkuntza didaktikarako zein turismo baliabide gisa baliagarri izatea" bilatzen du. Hori dela eta, Ekoetxean, Turismo bulegoetan, ikastetxeetan eta beste hainbat puntutan izango da kontsultagai.

Biologo gazteak Xaguxatarraren Ibilbidea balioan jartzeko eginiko lana aurkeztu zuen astelehenean, ibilbidearen abiapuntua den Ekoetxean eta Udaleko Ingurumen batzordeburua den Aitor Bereziartua ondoan zuela.

Zinegotziak berak gogorarazi zuenez, "ibilbidea Xaguxatar parkearen osagarria da eta haurrek parkean hasitako abentura luzatzeko asmoz osatu zen, familian herria ezagutzeko aukera eskainiz". Beraz, "familian eta haurrekin egiteko ibilbidea da Xaguxatarrena eta jarrita dauden panelak oinarri hartuta, ingurunea eta Azpeitia balorean jartzea izan dira Sorazuren lanak". Honek lana egiteko proposamena iaz jaso zuela azaldu zuen: "Sorkuntza Bekara aurkeztu nintzen, baina ez zidaten eman. Hala ere, Aitorrek deitu zidan ibilbide honen inguruan zuten ideiarekin eta horrela hasi nintzen lanean", esan zuen.

Liburuxka argitaratuta, Ekoetxeak Xaguxatarren Ibilbidea ezagutzeko doako ibilaldi gidatua antolatu du iganderako. Ekimena 10.00etan hasiko da eta txikienek geldiune ezberdinetan froga edo erronkak egiteko aukera izango dute. Interesatuek info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatzi edo 943 812 448 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. l