Síguenos en redes sociales:

Hondarribiko hondartzako aparkalekua berriro egongo da erabilgarri

Hondarribiko hondartzako aparkalekua berriro egongo da erabilgarri

- Hondartza eremuko aparkalekua bihar irekiko da Hondarribian. Hala ere, denboraldia hilaren 15ean hasiko da ofizialki. Beraz, bihartik aurrera Foru kalean eta hondartzako aparkaluetan TAO sistema martxan jarriko da abuztuaren 31era arte. Hala iragarri zuten atzo Txomin Sagarzazu alkateak eta Gonzalo Carrion zinego-tziak hondartza denboraldia aurkezteko agerraldian.

"Pandemiaren aurreko egoeran hasiko da aurtengo denboraldia", azaldu zuen alkateak, ofizialki hondartzako denboraldia ekainaren 15etik irailaren 15era arte izango dela argituz, Gipuzkoako hondartza egutegi ofizialarekin bat eginez. "Sorosle zerbitzuen kontratazioa udako sasoian egiten da", jarraitu zuen Sagarzazuk, eta "horregatik aparkalekua irekitzen denetik lehen hamabost egunetan ez da hondartza zerbitzua eskaintzen, eta aldiz irailaren lehen erdian, hondartza zerbitzua eskaintzen da eta aparkatzea doakoa da".

Aurtengo denboraldiak zenbait berezitasun izango ditu Hondarribian. Batetik, Kai Berriko dikean egiten ari diren egonkortze lanak urte amaiera arte jarraituko dutenez, ezingo da Kai Berria erabili, ezta Lurgorri inguruan dagoen Ramon Iribarren kaleko aparkalekua ere, 90 auto jasotzeko aukerarekin. Egoera honek sor ditzaken arazoak aurreikusita, Udalak hondartza eremuaren barnean udal titularitatekoa ez den lur eremu bat irekiko du, 178 plaza izango dituena.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldunditik Baserritar Etorbidean, Jaizkibelgo mendi-hegaletatik ura sartzea saihesteko egiten ari diren lanengatik hondatzara joateko gehien erabiltzen den errepidea moztuta egon da azken hilabeteotan. Carrion zinegotziak atzo jakitera eman zuenez, ekainaren 15erako Baserritar Etorbidea berriro irekita egotea aurreikusten da, eta horrek "asko erraztuko du hondar-tzara heldu eta irtetea".

Hondartzaren irekierari begira, Carrionek eskerrak eman nahi izan zien hondartzaren garbiketaz arduratzen diren "udal langileei, baita Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gurutze Gorriari ere." Hondarribiarrentzat eta bisitarientzat "azpiegitura garrantzitsua" dela gehitu zuen zinegotziak, eta ekainaren 15erako erabiltzeko moduan egongo dela ziurtatu zuen.

Amaitzeko, Carrionek Hondarribia, lurraldeko beste hondartzekin batera, kerik gabeko unea izateko ekimenaren barnean sartu dela azaldu zuen, eta erabiltzaileei hondarretan ez erre-tzea eskatu zien. l