- Datozen asteetarako, Treba Gurasoak eta Lazkaoko Udalak bi hitzaldi berri antolatu dituzte. Zehazki, martxoaren 23an eta 30ean izango dira hitzaldiak, Kultur Etxeko erakusketa gelan.
Hilaren 23an eskainiko dena Arauak eta mugak familian: nola ezarri era asertibo batean izango da, eta Leyre Cano psikopedagogoa eskainiko du saioa. Hitzaldi honetan familia-hezkuntzaren eredu ezberdinen ezagupena eta familia-hezkuntzaren eredu ezberdinak erabiltzearen ondorioak landuko dira, besteak beste.
Hitzaldi honen bitartez, familian giro ona izateko modua lantzea, familian arauak eta mugak izatearen beharra jakitea, familiako arauak era asertiboan jartzearen onurak ikustea eta familian arauak era asertiboan jartzeko tresnak ezagutzea lortu nahi da.
Martxoaren 30erako antolatutako hitzaldia, aldiz, Emozioen garrantzia familian: nola zaindu seme-alaben emozioak izango da. Trebatzailea Donna Apellaniz terapeuta sistemiko-emozionala izango da eta seme-alaben emozioek egunerokoan duten garrantzia azpimarratu, eta horiek kudeatzeko eta zaintzeko lehen urratsak azalduko dira.
Bi hitzaldiak euskara hutsean izango dira eta sarrerak doan eskuratu daitezke. Izen-ematea gaurtik aurrera zabalik dago, hilaren 20ra arte. Izena www.lazkao.eus webgunean eman behar da.