Inauteriak iritsi dira Errenteriara
- Ekitaldi handi bat egongo da berriro Errenterian. Izan ere, gaurtik asteartera arte Inauteriak ospatuko dira herrian.
Honela, gaur arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Herri Arte Eskolako Azeri dantza txikia eta Ereintzako Azeri dantza aterako dira. Ondoren, Inauteriei hasiera emateko ekitaldi berezia burutuko da Azerikoren lagunen eskutik. Jarraian, Azeri dantzak jarraituko du.
Aurten, konpartsen aurkezpena Lekuona Fabrikan egingo da, 20.30etik aurrera. Zortzi konpartsek parte hartuko dute: Oddisey, Eureka, Txassis, Bóveda, Showtime, Furius, Titanes eta Cocó Dance. Bertaratzeko gonbidapena behar da eta dagoeneko sarrera guztiak agortu dira. Beraz, nahi duenak streaming bidez jarrai dezake zuzenean herribizia.errenteria.eus/inauteriak web orrian.
Igandean konpartsen desfilea izango da 11.00etatik aurrera. Ibilbidea ohikoaren oso antzekoa izango da, Gabierrotako biribilgunean amaituko delarik.
Azkenik, martxoaren 1ean sardinaren ehorzketa ospatuko da. Erretreta 18.00etan izango da eta segizioa 19.00etan hasiko da Lehendakari Agirre plazara arte.
Gainontzeko egunetan haurren-tzat jolasak egongo dira, gehienak kirol eta Joku Olinpikoetan inspiratuta, aurtengo gai nagusia.
Ekitaldi eta egitarau osoa herribizia.errenteria.eus/inauteriak web orrian ikus daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones