- Agirre Oparidenda Azpeitiko Erdikalean kokatzen da. Iñigo Agirrek, gaur egungo nagusiak, ez daki ziur noiz zabaldu zituen ateak, baina 1923-1925 tartean kokatzen du negozioaren sorrera, "Urolako trena inauguratu zenean, martxan baitzegoen".

  • 2022ko egutegia: Bertako merkataritzarekin bat

Gaur egun merkataritzan dagoen konpetentzia handia kontuan hartuta, zure ustez, zergatik hurbiltzen da jendea zure dendara?

-Herriko jende askok zerbait berezia bilatzen duenean, zera esaten du: "Hori nonbait egotekotan, Agirre Oparidendan egongo da". Era askotako produktuak ditugu, dekoraziokoak edo bestelakoak, josteko gaiak, adibidez. Orduan, zertarako etortzen dira? Edozertarako.

Zer da zuek eskaintzen duzuena eta biltegi handiek eskaintzen ez dutena?

-Hurbiltasuna, alegia, aurrez-aurreko tratua eskaintzen dugu. Hurbiltasunetik konfiantza jaio-tzen da eta hori da, hain zuzen, zerbitzu berezia eskaintzea ahalbide-tzen duena. Zerbitzu berezia eta pertsonalizatua emateak esan nahi du, lehenik, bezeroari entzun behar zaiola zer nahi duen, eta, bigarrenik, hori jakinda dendariak aholkatu egingo diola berarentzat egokiena den produktuaren inguruan. Hortik aurrera, bakoitzak erabaki dezala. Eta biltegi horietatik alden-tzen gaitu hoztasun hori ez daukagula, goxoak garela.

Zeintzuk dira produktu arrakastatsuenak edo bitxienak?

-Agirre Oparidendako produktuak hiru ataletan bereiztuko nituzke: etxerako apaingarri orokorrak, esaterako, ordulariak, altzari txikiak, eta apaingarri orokorrak; bestetik, etxerako lanparak bai zintzilika-tzekoak bai mahai gainekoak eta argi-tresnak; eta, azkenik, opari orokorrak. Opari batek bitxia edo egokia izan behar du. Bata ala bestea, biak dira opari onak.

Nolakoak dira zuen bezeroak?

-Gure bezero gehienak herrikoak dira eta baita inguruko herrietakoak: Elgoibar, Eibar, Zumaia... Generoari dagokionez, hamarretik zazpi emakumeak dira. Bestalde, Agirre Oparidendako bezero guztiak direla bereziak esango nuke; bai erosketa xume bat egiten duena, bai zerbait handiagoa erosten duena. Guk ez dugu bereizketarik egiten. Sar-tzen denari edo galdetzen duenari zerbitzu zabala eta pertsonalizatua ematen ahalegintzen gara beti.

"Bezero guztiak dira bereziak; bai erosketa xume bat egiten duena, bai zerbait handiagoa erosten duena"