- Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Azkoitian ez dira aurten hain ezagunak diren Aste Santuko prozesioak eta bestelako ekitaldiak egingo. Hala ere, herritarrek elizako ospakizunak jarraitu ahalko dituzte egun hauetan parrokiak YouTuben duen kanalaren bidez.

Hasteko, Erramu igandeko meza emango dute gaur (11.00etan) eta asteartean Aitortzak (19.00).

Hilaren 9an Ostegun Santuko meza emango dute (19.00), 10ean Ostiral Santuko gurutz bidea (11.00) eta ospakizuna (17.00), eta apirilaren 12an Pazko Igandeko ospakizuna (11.00etan).