Azkoitiko Aste Santua Internet bidez jarraitu daiteke
Parrokiak YouTuben duen kanaletik emango ditu gaur bertan hasiko diren ospakizunak
- Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Azkoitian ez dira aurten hain ezagunak diren Aste Santuko prozesioak eta bestelako ekitaldiak egingo. Hala ere, herritarrek elizako ospakizunak jarraitu ahalko dituzte egun hauetan parrokiak YouTuben duen kanalaren bidez.
Hasteko, Erramu igandeko meza emango dute gaur (11.00etan) eta asteartean Aitortzak (19.00).
Hilaren 9an Ostegun Santuko meza emango dute (19.00), 10ean Ostiral Santuko gurutz bidea (11.00) eta ospakizuna (17.00), eta apirilaren 12an Pazko Igandeko ospakizuna (11.00etan).
Temas
Más en Bertan
-
La piscina de Urnieta ofrece dos jornadas con hinchables
-
Segurak hartu du Goierriko Irakurle Taldeen VIII. Topaketa antolatzeko ardura
-
Tres personas trasladadas al Hospital de Mendaro por una fuga de gas en la piscinas del polideportivo Olaizaga de Elgoibar
-
Alegaciones contra la instalación en Azpeitia de un medidor de viento vinculado al parque eólico de Statkraft