Joseba Sarrionandia omendu eta irakurle taldeak elkartzeko helburuz, Goierriko Irakurle Taldeen VII. Topaketa egin zen, pasa den ekainaren 14an, Ormaiztegin. Bertan, ekitaldi amaieran, Segurako irakurle taldeak izango duela datorren urteko topaketaren lekukoa jakinarazi zen.
Segura ezin izan zen bertan egon, eta, beraz, pasa den astean Ormaiztegiko nahiz Segurako irakurle taldeetako ordezkariak bildu ziren lekuko aldaketa egiteko.