Zumarraga – Zumarragako Udalak, Josu Viana gazte zumarragarraren eskutik, ludopatia prebenitzeko programa eskaini die DBHko eta Batxilergoko ikasleei. Helburua gazteak jokoaren arriskuaz jabetzea da.

Vianak ludopatia gainditu zuen. Gazteei eskaintzen dizkien prebentzio saioetan jokotik aldentzeko informazioa eta tresnak eskaintzen dizkie. Baita beraien ingurunean problematika hori goiz detektatzeko erremintak ere.

Ikasturte honetan Iparragirre institutuko, La Salle-Legazpi ikastetxeko, Urretxu-Zumarraga ikastolako eta UGLEko 350 ikasle inguruk parte hartu dute programa horretan.