- Larunbatean San Joan txapelketako lehen finalerdiak jokatu ziren Ederrenan. Kadete mailako partidan, Oier Ibarluzea urretxuarrak (Lapke klubekoa) 22 eta 2 irabazi zion Santestebani. Ekhi Irribarria promesa mailako finalera sailkatu zen eta Mata-Elizegi bikotea afizionatu mailakora. Bigarren finalerdiak ostegun honetan jokatuko dira, 18.30ean. Finalak ekainaren 25ean jokatuko dira, 11.00etatik aurrera.