- Anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunea (EAG) egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzeran alde lan egiten duen 24/7 plataformak hainbat ekimen antolatu ditu azken hilabeteetan. Asteazkenean, zazpi kolektibotan lortutako atxikimenduak aurkeztuko ditu: baserritarrak, kirolariak, irakasleak, sindikalistak eta langileak, tabernariak eta dendariak, gazteak eta artistak. Kolektibo bakoitzeko 24 sinadura lortu dituzte. Ekitaldia Urretxuko Gernikako Arbola plazan egingo dute, 19.00etan. Eguraldi txarra egiten badu, Ederrena pilotalekuan izango da. Ekitaldia irekia izango da eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.