Gaztetxoek eta Udalak udako programa antolatu dute
Larunbatan, 10.00etatik 14.00etara, 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko da Gernikako Arbola plazan
- Gaztetxoek eta Urretxuko Udalak udako programa antolatu dute. Atzo dantzaldia egon zen. Hilaren 18an, 10.00etatik 14.00etara, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatuko da Gernikako Arbola plazan. Uztailaren 6an eta 20an, berriz, zine emanaldiak egongo dira Gernikako Arbola plazan. 22.00etan izango dira. Bukatzeko, uztaileko astearte eta ostegunetan, 11.30etik 13.00etara, sukaldaritza ikastaroak egongo dira Gazte Bidean lokalean.
Ekitaldi hauek Piztu Gazte mahaiak antolatu ditu. Mahai honen sorrera Udalak bultzatu du, Udalaren eta gazte eta nerabeen arteko harremana sustatzeko. “Gazteek udala urruti ikusten dute eta askotan ez dugu jakin beraiengana hurbiltzen. Bi herrietako hiru ikastetxeetako ikasleekin mahai hau sortu dugu beraiekin hartu-emana izateko, beraien proposamenak jasotzeko... Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastetxeei, proiektuari eskaini dizkioten orduengatik”, azaldu du Maialen Fidalgo zinegotziak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas