- Pausoka ekimenaren V. ikasturteari agur esango diote Lazkaon datorren ekainaren 14an. Asteartero, dozenaka lagun irten ohi dira udalerrian barrena, ibilbide osasuntsuak egitera; izan ere, ekimenaren helburua lagun artean paseora irtetea da. Azken egunean, kurtso amaierako jaia egingo dute plazan, 11.00etan. Pausokako partaideak, Txindoki egoitzako egoilarrekin eta San Benito ikastolako ikasleekin kirol desberdinak egingo dituzte. Udalak herritarrak animatzen ditu parte hartzera.