Oiartzunek bihar Sagardo Eguna ospatuko du
Festa handia 18.00etan hasiko da, baina goizean baserriko sagardoak eta azoka egongo dira
- Bihar egun guztian zehar Oiartzungo XXXI. Sagardo Eguna ospatuko da, 18 sagardotegien parte-hartzearekin. Girizia arduratzen da ospakizun hau antolatzeaz, Udalaren laguntzarekin.
Egitarauari dagokionez, 10.00etatik 14.00etara zabalik egongo dira azokako postuak. Bestalde, udaletxeko atzeko plazan baserriko sagardoen dastaketa izango da 12.00etatik 14.00etara.
Festa handia, ordea, arratsaldean izango da 18.00etatik aurrera Doneztebe plazan, Euskal Herriko sagardotegien aurtengo uzta dastatzeko aukera egongo baita. Ordubete lehenago, Euskal Herria plazan haur jolasak eta txokolatada izango dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes
-
Fallece un camionero al colisionar su camión contra otro en la AP-8 en Irun