Aire Libreko Pintura Lehiaketa, bihar
Idiazabalgo Udalak bigarrengoz antolatu du herriko ondarea biltzen duten lanak jaso nahian
- Bihar Idiazabalgo Aire Libreko Pintura Lehiaketaren bigarren edizioa egingo da. Izan ere, lehenengo edizioak oso harrera ona izan zuen, eta beraz, Idiazabalgo Udalak lehiaketa bigarrengoz antolatzea erabaki du.
Lehiaketa honen bitartez, herriko ondarea jasotzen duten pintura lanak jaso nahi dira, partaideen sormenaz baliatuz.
Margolanak baloratzerakoan, originaltasuna, kalitatea, diseinua eta zailtasun maila hartuko dira kontuan. Gainera, epaimahaiak hobeto baloratuko du zuzenean margotutako lana izatea argazki batetik egina egotea baino.
Partaide guztiek 15.00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte egindako margolanak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun adjudica las obras para rehabilitar la antigua Aduana
-
Azkoitia conmemora este domingo los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi
-
Oiartzunek Erdi Aroko ezkontza bat antolatu du
-
El PNV de Oñati pide a EH Bildu que se "implique en una solución viable y acordada" ante la huelga de la limpieza