- Zumarragako taldeak gaur hasiko du Herriarteko Pala Txapelketa. Tolosaren aurka jokatuko du, 10.30ean. Itzulerako partidak hurrengo asteburuan izango dira, Tolosan. Hiru partida jokatuko dituzte: aurreko zazpi koadroetan buruz-burukoa, binakakoa eta buruz-burukoa kantxa osoan. Tolosarrei irabaztea lortzen badute, Hernani eta Mutrikuren arteko kanporaketan nagusitzen denaren aurka jokatuko dute hilaren 22ko eta 29ko asteburuetan. Zumarragako taldea Iñigo eta Josu Vianak, Jon Anduezak, Mikel Rodriguezek, Alberto Garcia de Albenizek eta Beñat Agirrek osatzen dute.