Datozen egunetan amaituko dira Rikardo Arregi eta Agustin Leiza kaleek bat egiten duten bidegurutzean biribilgunea eraikitzeko obrak. Jose Luis Verdasko Hirigintza zinegotziak aipatu moduan, "lan hauek amaitutakoan ikusiko dugu hobetuko dela ibilgailuen zirkulazioa eta irisgarritasuna trafiko-dentsitate handiko eremu batean".