Ordiziako Udala garbiketa lanak egiten ari da herri guztian zehar. Aste honetan, Altamira eta San Joan auzoetan gauzatzen ari dira txukuntze eta mantentze lanak. Bi zonalde horietan ez ezik, hilerrian ere garbiketa lanak egiten ari da Adur Ezenarroren gobernu taldea. Izan ere, Ordizia eroso eta herritar guztientzat atsegina mantentzea da Udalaren helburua.