- Naziogintza Taldeak antolatuta, Iñaki Egaña idazle eta historialari donostiarrak Burgosko Prozesua: herri bat zutik izeneko hitzaldia eskainiko du gaur (19.00etan) Azpeitiko Basazabal jauregian.

Egaña El proceso de Burgos 50 años después liburuaren egilea da, eta Azpeitian egingo duen agerraldian 1970ean Francoren diktadurak ETAko hamasei kide epaitu zituenekoa eta epaiketa haren bueltan sortu zen mugimendua izango ditu hizpide.

Naziogintza Taldeak antolatutako hitzaldi hau joan den urteko urtarrilean egitekoak zen, baina arrazoi ezberdinak medio azken orduan bertan behera utzi behar izan zuten.