- Hilaren 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen eta etzi Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, Legazpiko liburutegian hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Egitaraua hilaren 5ean hasi zen. Batxilergoko ikasleek Juan Kruz Igerabide idazlearekin solasaldia egin zuten, Doneaneko alaba liburuaren inguruan.

Hilaren 27an gaztelerazko irakurketa klubaren bilera egongo da: 18.30ean, kultur etxeko areto nagusian. Yoko Ogawa idazlearen La fórmula preferida del profesor liburuari buruz hitz egingo dute, Monica Leivak gidatuta.

Hilaren 28an DBHko idazleek Jasone Osoro idazlearekin solasaldia egingo dute. Eskularru beltzak liburuari buruz hitz egingo dute. Bukatzeko, egun berean euskarazko irakurketa klubaren bilera egongo da. Itziar Ugarte Irizar idazlearekin Gu gabe ere liburuari buruz hitz egingo dute. Ekitaldia Miriam Lukik gidatuko du. 18.30ean izango da, kultur etxean.