- Osoko bilkuran 2021eko aurrekontuaren kitapenaren berri eman zen. Udalak inoiz baino diru gehiagorekin amaitu du urtea:? 6.018.165 euro.
Zati bat, 548.183,56 euro, 2021ean onartu eta 2022an egiten ari diren obra batzuetarako erabiliko da:? Pagoetako eliza zen eraikineko obra, bidegorrian (Aparizio parean) komuna eta adinekoen-tzako parkea, Sarralderen deskontaminazioa eta mendi hegalen eustea. Soberakinaren beste zati bat, 603.000 euro, beste hiru egitasmo aurrera ateratzeko erabiliko da:? Pagoeta auzoan euriaren eraginez erori zen bidearen konponketa, Pagoetako eliza zen eraikineko komunak eta proiektu batzuen erredakzioa.