- Larunbatean, 17.00etan Legazpiko Latxartegi aretoan, bertsolari gazteen Aztiri Bat saria jokatuko da. Bittor Altube (Abadiño), Aner Peritz (Zarautz), Ekhiñe Zapiain (Bera), Irati Alcantarilla (Urruña), Unai Izagirre (Azkoitia) eta Urko Arregi (Oñati) bertsolariek parte hartuko dute. Bi onenak Osinalde sarira sailkatuko dira.