Gurutze Gorriak hiru ikastaro eskainiko ditu hil honetan hasita
Martxoaren 12an hasiko dira eta izen-ematea 610 102 872 telefonora deituta egin daiteke
- Zarauzko Gurutze Gorriak, Lehen sorospenen, Desfibrilagailu erdi-automatikoaren erabilerarako eta Uretako sorospen ikastaroak antolatu ditu matxoaren 12tik aurrera.
Lehen Sorospenen ikastaroa biztanleria guztiari zuzendua dago, eta bertan ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakasten dira, bihotz-biriken berpizkundea, zaurien ardura etab landuz. Ikastaroan izena emateko baldintza bakarra gutxienez 16 urte izatea da, eta era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarria da.
Desfibrilagailu erdi-automatikoa erabiltzeko ikastaroan bihotz-geldialdian erabilgarriak diren gailuok nola erabili erakusten da, eta Uretako Sorospenen ikastaroan, uretan sorospena emateko teknikak lantzen dira. Izena emateko, 610 102 872 telefonora deitu daiteke, edo mezua bidali zarautz@cruzroja.es helbidera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La Cofradía Anaka entronizará al Museo Oiasso y a la Asociación Histórico Cultural 1813
-
“Filmar el Orfeón desde dentro ha sido una experiencia muy bonita”
-
Ficoauto regresa a Ficoba con más de 30 marcas y un millar de vehículos de ocasión
-
La biblioteca Dumboa de Irun acogerá este viernes una tertulia con Mikel Artola