- Zuhaitz Eguna izango da datorren igandean Oiar-tzunen. Aurtengoa berezia izango da, mendi ingurunean beharrean, herrigunean izango baita: Altzibarko Kaleberrian 10.30ean.

Helburua Kaleberriako ibaier-tzeko landaredia berreskuratzea da. Horretarako, han dauden platanondo batzuk kendu eta beste batzuk lepatuko dira, eta bertako espezieak landatuko dira; batez ere, haltzak. Hortik datorkio Altzibar auzoari izena.

Olaldeko auzokonposta guneetan sortutako ongarria erabiliko da aldatuko diren zuhaitz gazteak ongarritzeko.