Mutiozabal ontziola biziberritzeko hitzarmena sinatu dute
Datozen lau urteetan Albaola arduratuko da Oria bazterrean dagoen ontzitegia kudeatzeaz
- Mutiozabal ontziolak bere jarduera historikoa errekuperatuko du, Orioko Udalak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriak sinatu berri duten azken hitzarmenari esker.
Hitzarmenean zehaztu bezala, datozen lau urteetan Albaola arduratuko da Oria bazterrean dagoen Mutiozabal ontziolaren kudeaketaz. Ekainean, Orioko ikastetxeekin egingo dute proba pilotua, eta datorren ikasturtetik aurrera, proiektua eskola guztietara zabaltzea da bi aldeen intentzioa.
Ontzigintzari buruzko unitate didaktikoak landuko dituzte ikastetxeekin, eta ontziolan bertan benetako egurrezko ontzi bat eraikitzeko esperientzian parte hartuko dute ikasleek. Ala izeneko ontzi tradizionalak izango dira, Oria ibaiaren bazterretan zeregin askotarako erabili izan zirenak garai batean (pertsonen, abereen zein materialen garraiorako, esaterako).
1968an uretaratu zen azken ontzia Mutiozabalen, eta 2003an itxi zuten guztiz ontziola. Eusko Jaurlari-tzak monumentu kategoriako kultura-ondasun izendatu zuen 2018an, eta Orioko Udalak 2019an erosi zuen eraikina. Ordutik, hura berreskuratzeko lanak egin dituzte, eta Biziberritze Planaren baitan, proiektua martxan jarriko dute datozen hiletan.
Usadiozko lanbideak gogora-tzeaz gainera, ontziak erriora uretaratzen ikusteko aukera ere izango da laster.