Oporrak direla eta, Santa Barbarako aterpetxea itxita egon da. Gaur irekiko dute berriro. Urretxuko eta inguruko mendizaleek pozik hartuko dute albistea. Izan ere, asko dira mendi buelta egin ondoren bertan indarrak berritzeko ohitura dutenak. Juan Manuel Negredo eta Elena Pardo urretxuarrak dira egun aterpetxearen ardura dutenak. 10.00etan irekitzen dute. Asteartea atseden eguna dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
