- Beasaingo Udalak jakitera eman duenez, URAk (Uraren Euskal Agentziak) garbiketa lanak egindo ditu Arriaran errekaren ibilguan eroritako zuhaitzak ateratzeko. Ondorioz, Salbatoretik Arriarango noranzkoan errepidea aldizka moztuko da errekaren garbiketan jardungo den kamioiak behar duen espazioarengatik. Lanak gaur eta bihar burutuko dira.