- Repsol gidak Solete saria sortu zuen iaz, herrietan oso sustraituta dauden tabernen eta kafetegien lan ona saritzeko. Aurten 16 Solete banatu dira Gipuzkoan eta horietako bat Urretxuko Ezkurra kafetegiarentzat izan da. Sari hau jaso-tzeko, Repsolek zintzotasuna, lan ona, gertutasuna eta eskaintza erakargarria eskatzen ditu.