- Azpeitiarrek Udalak eta Ekoetxeak elkarlanean antolatzen duten Zuhaitz Egunaren edizio berria ospatzeko aukera izango dute igande honetan. Herriko ikastetxe, eragile eta herritarren parte- hartzearekin egiten ohi den aurtengo landaketa Loiolako Inazio etorbidean, “Urola ibaiaren beheko pasealekuan”, egingo da eta parte hartzeko interesatuek ez dute aurrez izena eman beharrik.

Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengo Zuhaitz Egunean bertako 65 zuhaitz landatuko dira (20 altza, 20 lizar, 5 haritz, 10 erramu, 5 intxusta eta 5 urritz), “igerileku ondoko zubitik Loiolara arteko zatian”, hain zuzen ere.

Gainera, ekitaldia ez da zuhaitzen landaketara mugatuko. Izan ere, “aipatutako eremuan dauden landare inbaditzaileak kentzea da jardunaldi honetarako ezarritako beste helburua”.

Edonola ere, Zuhaitz Eguna 10.30etik 12.30era bitartean egingo da; hasiera eta bukaera Ekoetxean egingo delarik. Herrian ohitura denez, lanak bukatzean bertaratutako parte-hartzaileei hamaiketakoa eskainiko zaie bertan.

Aitor Bereziartua, Azpeitiko Udalaren Ingurumen zinegotziak, herritarrak gonbidatu nahi ditu biharko antolatutako ekintzetan parte har-tzera. Bere hitzetan, “familian zein lagun artean goizaz gozatzeko plan polita da”.