Amiantoak eragindako kalteari buruzko hitzaldia
- CCOO sindikatuak amiantoak Urola Garaian eragindako kalteei buruzko ekitaldia antolatu du gaurko. Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, 18.00etan. Hasteko, Hauts dokumentala emango dute eta egileekin solasaldia egingo dute. Ondoren, mahai-ingurua egingo dute. Alfonso Riosek, Jesus Uzkudunek eta Urola Garaiko amiantoaren biktimek eta beraien senideek parte hartuko dute.