- Maria Maestra haurreskolako eraikinari hainbat egokitzapen egin dizkio Udalak azken hilabeteetan, eta gaurko egunez amaitutzat eman dituzte garbiketa guztiak egin ondoren.

2020an eman zieten hasiera lanei. Kanpoko jolaslekuan aterpea jarri zuten orduan, euria egin arren haurrek aire librean ibiltzeko espazioa izan zezaten. Gerora, eskailera berria jarri zuten eraikinaren kanpoaldean, gaur egun indarrean dagoen araudiarekin bat egiteko, eta lotarako bigarren gela bat egokitu dute berriki, haurrek atseden hartzeko espazio gehiago izan dezaten. 2022an, gainera, psikomotrizitate gelako lurra berritzeko asmoa du Udalak.

Bestalde, makineriak hainbat eragozpen sortu ditu azken aste hauetan eta horien aurrean, Udalak barkamena eskatu die bertan bizi diren herritar guztiei.