- Oiartzungo An-tzerkizaleen Elkarteak antzerkiarekin hitzordu berri bat antolatu du. Emanaldia igandean, hilaren 13an, izango da, 19.00etan udaletxeko areto nagusian. Gainera, saio bikoitza izango da; bi pieza motz ikusteko aukera izango baitute ikusleek: Xanti Agirrezabalaren Satiro eta Jone Bengoaren Kabia. Sarrerak aldez aurretik Garmendi txokolategian salduko dira, bost euroan. 60 lagunentzako aforoa egongo da areto nagusian.