- Tobera Musika Eskolak txalaparta ikastaroa martxan jarri du. Zegamako, Segurako, Mutiloako eta Zeraingo herritarrak biltzen dituen musika eskolak hastapeneko lau saio eskaintzen ditu. Proba egin eta gustukoa bada, sakontzeko saioak abian jarriko ditu ondoren. Urrats bakoitzak 50 euroko prezioa izango du. Interesa izanez gero, tobera@tobera.org helbidera idatziz izena eman beharko da datorren otsailaren 20a baino lehenago.