Jokin Zaitegi bekarekin itzulitako liburuen aurkezpena, gaur
- Jokin Zaitegi itzulpen sariketari esker kaleratutako azkeneko bi liburuen aurkezpena egingo dute gaur Arrasateko Kulturaten (19.00etan): Garazi Ugaldek euskaratutako Louise Glücken Basairisa eta Xabi Payak ondutako Bob Dylan-100 kantu bilduma, hain zuzen. AED Elkartearen eta Elkar argitaletxearen lankidetzarekin plazaratu dira lan hauek.