- Hilaren 2ko goizaldean izandako suteak kiskali zituen estalkia eta jolasak erretiratu eta eremua garbitu ondoren, Gaztaneneako haur parkea erabilgarri dago berriro, behin behinean bada ere. Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, berriro estalkia eta kiskalitako jolasak ezarri arte egongo da irekita parkea. Suteak kalte handiak eragin zituen parkean eta garbiketak amaituta Udalak martxan jarriko du berreraikitzeko prozedura.