Etzi jarriko dira salgai antzerkirako bonuak
Helduentzako bederatzi ikuskizun egongo dira eta haurrek zazpi ikuskizunez gozatu ahal izango dute
- Urretxu eta Zumarragako udalek 2022ko ikuskizun eszenikoen egitaraua aurkeztu dute. Helduentzako bederatzi ikuskizun egongo dira eta haurrentzako zazpi.
Helduen emanaldiak 20.15ean izango dira, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak hamar euro balio du eta bederatzi ikuskizunetarako bonua erosi ahal izango da, 70 euroan. Baita euskarazko emanaldien bonua ere, 35 euroren truke.
Bonuak datorren astean jarriko dira salgai, Zelai Arizti kultur etxean: astelehenean 2021eko bonua mantendu nahi dutenen-tzat (aurkeztu behar da), asteazkenean bonua aldatu nahi dutenen-tzat (bonua aurkeztuta) eta ostiralean bonua lehen aldiz erosi edo euskarazko emanaldietarako bonua nahi dutenentzat.
Haurrentzako bonuak 13tik 21era egongo dira salgai, Urretxuko kultur etxean. 15ean 11.00etatik 13.00etara eta gainontzeko egunetan 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El medidor de viento de Txillarramendi, vinculado al parque eólico de Statkraft en Urola Erdia, tampoco se ejecutará
-
Frutas, verduras y quesos están citados este sábado en Bergara
-
Irun estrena la ampliación del espacio cultural CBA
-
La familia de Carlos Blanco Aguinaga, "emocionada" por la ampliación del CBA