Irungo Gabonetako kanpaina, aplikazio batean
Udal webgunean martxan jarri den sekzio batek jaien programazioa jarraitzeko informazioa zabalduko du
- Irungo Udalaren sare sozialetan Gabonetako kanpainaren nondik norakoen berri ematen da zuzenean egunero. Hala ere, Hirigintza arloko geolokalizazio-zerbitzuak beste ekimen bat abiarazi du aurten, Irungo plano baten gainean modu errazagoan programa osoa bistaratzeko. Ekimenaren helburua gabonetan egingo diren ekitaldi guztien programazioa denbora errealean ikustea da, eta mugikorrean, tabletan, ordenagailu eramangarrian edo mahai gainekoan erabiltzeko diseinatua dago. Udal zerbitzuek datuak eguneratzen joango dira berritasunak zabaltzeko edo jarduera gehiago txertatzeko, baten bat eguraldiagatik bertan behera geratzen bada abisua emateko edo bestelako aldaketak jakinarazteko (adibidez, pandemiaren kontrako neurrien ondoriozkoak). Aplikazioa udal webgunearen (irun.org) egutegiaren sekzioan aurkitu daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Que se anden al loro en Donostia y en Azpeitia, que los legazpiarras vienen pegando fuerte
-
Una sentencia obliga a BPXport a aplicar subidas salariales del 16,3% en el polideportivo de Zarautz
-
La Semana del Empleo de Irun ofertará 380 puestos de trabajo
-
Oñati, punto de encuentro arqueológico desde este miércoles