- Oiartzungo Udalak, ezohiko udalbatzarrean, udal kirol instalazioen kontratua esleitu du aste honetan, ahobatez. Datorren urtetik aurrera Elorsoro kiroldegia, Madalensoro pilotalekua eta udako igerilekuaren kudeaketaren esleipena da. Bi eskaintza jaso ditu Udalak. Horien artean, BPXportek egin duen eskaintza onartu da. Urteko 251.613,86 euroko esleipena izango da (lau urte arte luzagarria).